Nutrizio-profil hobetua duten behi-ore finekin egindako haragi-eratorrien gama bat garatzea

BEHIKIHEALTH
Proiektuaren xehetasunak

Akronimoa: BEHIKIHEALTH

Hasiera data: 2022-12-01Bukaera data: 2023-12-31

Aurrekontua: 98.082 €

Zentroaren aurrekontua: 19.935 €

Finantzaketa: BERRIKER 2022 - Programa de ayudas a la investigación, desarrollo e innovación de los sectores agrícola, forestal y de los productos de la pesca y la acuicultura

Azalpena

Proiektu honen helburu nagusia beroaren bidez tratatutako behi-haragizko produktuen gama bat garatzea da, horretarako Eusko Label ziurtagiria duen haragia erabiliz eta nutrizio-profil hobetua duten ore finetan oinarrituz. Egitasmo honetan sortutako produktu-sortak, gaur egun merkatuan aurkitu daitekeen kategoria honetako produktu-eskaintzaren alternatiba bat bilakatuko da eta nutrizio-kalitateari, jatorriari eta iraunkortasunari lotuta kontsumitzaileek dituzten eskaerei erantzungo die.

Proiektuaren helburuko tekniko espezifikoak honexek dira: (1) kalitate sentsorial eta nutritibo gomendagarria duten produktu-lerro berri bat merkaturatzea; (2) Eusko Label ziurtatutako behi-haragiaren kopuru esanguratsua duten pasta finetan oinarritutako haragi-produktuen definizioa eta formulazioa; (3) gainerako osagaien formulazioa, haragizkoak ez diren osagai eta gehigarri gutxien dituen produktu bat lortzeko, koloratzaileak, usain artifizialak eta beste karga-agente batzuk ere saihestuz; (4) Produktu-kategoria honetan sartu ohi den animalia-koipearen frakzioa osorik edo partzialki ordezkatzeko alternatibak identifikatzea; (5) garatutako produktuen profil nutrizionala hobetzea, batez ere gantz-frakzioari dagokionez eta egun merkatuan dauden erreferentziekin alderatuz, ondorioz, etiketan mantenugai hori hobetzeko alegazioak egin ahal izateko; (6) produktu-gamaren garapen pilotua lortutako emaitzaren kalitatea ebaluatzeko; (7) kalitate sentsorialaren balidazioa (barnekoa eta kontsumitzailearena), salmenta-puntuan egindako dastaketen bitartez; eta, (8) garatutako produktuen ekoizpen-prozesua merkatura eskalatzea.

Partaideak
  • Leartiker
  • Okelgintza S.Coop
  • Harakai S.Coop
Leartikerrek egindako jarduerak
  • Proiektuaren kudeaketa eta koordinazioa
  • Produktuen bibliografia eta formulazioaren azterketa
  • Ore finetan oinarritutako prototipoen garapena
  • Garatutako produktuen kalitatearen ebaluaketa
  • OKELGINTZAren instalazioetan produktuaren eskalatzea egin

 

 

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika