castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

AEROCAR proiektuko bazkideen bosgarren bileran prototipoen aurrerapenak azaldu zituen bazkide bakoitzak

2018/10/16

Joan den urriaren 2an AEROCAR proiektuko bazkideak Leartikerrek Markina-Xemeinen dituen instalazioetan batu ziren proiektuaren azken fasean jarraitu beharreko pausuak zehazteko.

Momentu honetan bazkideek prototipoen garapenean lanean jarraitzen dute, aeronautikaren eta automozioaren sektoreko enpresa ezberdinekin elkarlanean. Horregatik, bazkide bakoitzak bere prototipoaren azken aurrerapenak eta berrikuntzak azaldu zizkien gainerakoei, erabiltzen ari diren metodo eta teknologiak azaldu eta ideia ezberdinak eztabaidatzeko.

Bileran proiektuaren azken fasean zehar jarraitu beharreko pausuak ere adostu ziren. Fase hau hurrengo hilabeteetan gauzatuko da, eta proiektuan zehar garatutako aurrerapen teknologikoak balioztatuko dira enpresa-sektorean testatuz. Gainera, AEROCAR proiektuan garatutako teknologian interesa duten bi sektoreetako beste enpresa batzuekin proiektu pilotu bat ere egingo da.

Proiektuaren azken helburua ezagutza transferentzia eraginkorra da, alde batetik aeronautikaren eta automozioaren sektoreen artean (duten berrikuntzarako eta balio erantsiko lana sortzeko gaitasunagatik estrategikoak direnak), eta bestalde, sektore hauetako enpresen artean. Behin proiektua bukatuta informazio guztia publiko egingo da, enpresek eta enpresari-elkarteek, ikerketa zentroek, laborategiek, institutuek, berrikuntzaren eta transferentzia teknologikoaren eragile publikoek eta unibertsitate fundazioek erabili dezaten.

 








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS