castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

CRAM unitatea jarri du martxan Leartikerrek

2018/12/04

Markina-Xemeinen dagoen Leartiker Zentro Teknologikoak polimeroen teknologia eta elikagaien alorretan ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzen egiten du lan. Eguneroko bizitza hobetu eta ahalik eta zerbitzu onena eskaintzeko bere ahaleginetan, Leartikerrek CRAM unitatea jarri du martxan; unitate honen bidez, bere ISO 7 gela garbiaz baliatuz, FDM filamentuak (hariak) ekoiztuko ditu enpresa eta ospitaleentzako. Fabrikazio Gehigarriko eta Health unitateak elkarlanean egindako lanaren fruitua da CRAM.

Asko dira mundu mailan FDM inprimagailuen filamentoa ekoiztu eta saltzen dituzten enpresak, baina gutxi batzuk dira Gradu Mediko polimeroekin lan egiten dutenak, eta are gutxiago polimero mota horiekin ekoiztutako filamentoa (haria) ekoiztu dezaketenak sala garbi baten barruan.

2018ko urriaz geroztik, Leartikerrek gaitasun hori du. Izan ere, bere gela garbian haria fabrikatzeko ekipo berezi bat garatu eta martxan jarri du. Bezeroarentzat PCL materialezko hariak fabrikatu dira dagoneneko. Hari mota hauen bezero nagusiak, batez ere, ospitaleak dira eta produktu honekin ospitaleetan bertan azken pieza zein inplanteak fabrikatzen dituzte, hala nola, Scaffold bezala ezagutzen diren ehunak.

Horrez gain, epe motzean, Leartikerrek FDM inprimagailu berezi bat ere integratuko du gela garbian, eta honekin, haria fabrikatzeaz gain, azken produktua inprimatzeko aukera emango die bezero eta partner ezberdinei.

Biomedikuntzaren sektorea etorkizuneko erronka Markina-Xemeingo zentroarentzat

Leartikerren plan estrategikoaren helburua 2020an teknologia-guneko ikerketa-bolumenaren %15 biomedikuntzaren sektorearekin erlazionatua egotea da. Sektore horretan, Leartikerren ikerketa balio erantsi handiko medikuntza-gailu berriak garatzera bideratua dago eta, helburu hori lortzeko bidean, hainbat akordio sinatu dira zenbait enpresa, unibertsitate eta erakunde europarrekin. Horrela, gaur egungo medikuntzan erabiltzen diren sistemak eta tresnak hobetzen lagunduko duten material polimeriko berriak aztertzen ari dira Leartiker zentro teknologikoan.








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS