castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

INNOLACT proiektuari esker esneki sektorean espezializazioa indartzen

2019/04/30

2016. urtetik, Europako INTERREG POCTEFA programaren barruan eta EGEFk finantzatuta, produktuen berrikuntza eta dibertsifikazioa sustatuz esneki sektore tradizionalaren lehiakortasuna hobetzea bilatzen duen INNOLACT proiektua dugu martxan. Bere helburuetako bat esneki sektorearen ezagutza teknikoa hobetzea da eta zentzu horretan, urtarrila eta otsaila bitartean, mundu mailan erreferenteak diren MONS Affinateur eta Academie Opus Caseus-eko adituen parte-hartzea gauzatu dugu Leartikerren.

Batetik, Susan Sturman adituaren eskutik, gazten analisi sentsorialaren inguruko 2 egunetako saioa antolatu genuen, urtarrilaren bukaeran. Hainbat finketa teknika erabiliz ekoitzitako gazta mota ugari dastatzeko aukera izan genuen, analisi sentsorialerako ebatzitako metodologia zehatza jarraituz.

Bestetik, Ivan Larcher teknikariarekin batera gaztagintza teknologiaren inguruan aritu ginen, astebetez, otsailaren erdialdean. Alor teorikoak lantzeaz gain, elaborazio gunean hainbat gazta ekoitzi genituen tipologia bakoitzaren formulaziotik abiatuz, elaborazio prozesua teknikoki pixkanaka burutuz eta finketarako ereduak ezarriz.








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS