castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Eusko Jaurlaritzako I+G 2017 deialdiaren eremuan, dibertsifikazio proiektuak garatu dira 5 gaztandegirekin elkarlanean

2019/04/30

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako I+G proiektuetarako 2017ko deialdiaren eremuan, esneki eta gazta berritzaileak garatu dira Euskal Autonomia Erkidegoko 5 gaztandegirekin elkarlanean: Komuntso Etxaldea (Azpeitia), Ama Txo (Antzuola), Etxezuri Elkarte (Aretxabaleta), Kerixara (Otxandio) eta Garoa Elkartea (Zerain). Denak dira behi eta ardi gazta ekoizleak, eta horietako bi ekoizpen ekologikoan ari dira lanean.

Proiektu guztien funtsa produktu berritzaileak garatzea izan da: osagai berriak gehituz, ardi latxaren esneaz gazta ondua lortzeaz gain, beste tipologia batzuetako gaztak ere sortu dira. Behi eta ardi esnea nahasiz ere egin dira gaztak. 16 hilabeteko lanaren ostean, produktu hauek ekoitzi dira: kakaodun ardi mami ekologikoa, ardi gazta urdina, behi esnedun gazta egosia, ardi esnedun pasta bigun lizundua eta ardi esnedun gazta laktikoak. Horietako batzuk dagoeneko komertzializatu dira.








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS