castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

“GAZTEN AFINAZIOA” formazio espezializatua eskaini dugu Laurent Mons (MONS Formager-Affineur) afinatzaile ospetsuarekin elkarlanean

2019/11/20

Pasa den Irailean, gaztagile artisauei zuzendutako “Gazten afinazioa” ikastaroa eskaini genuen LEARTIKER zentro teknologikoan. Gaztak ongi egiteaz gain, berebiziko garrantzia dute gazten ontze-prozesuan zehar burutzen diren zainketek eta aldi oro kontrolpean mantendu beharreko giro baldintzek.

Gaztagile artisauek beraien ekoizpena dibertsifikatu nahi dute eta gazta mota ezberdinak ekoizten ari dira. Gazta mota bakoitzak bere teknologia propioa duenez afinazioa nola gauzatu behar den ezagutzea ezinbestekoa da, gazta bakoitzean maila goreneko kalitate sentsoriala lortu ahal izateko.

Horretaz guztiaz jardun eta afinazioaren inguruko ezagutzak transferitzeko asmoz, Leartiker Elikagaien Teknologia arloak Frantziako afinatzaile ospetsuekin (MONS Formager-Affineur) lan-hitzarmen bat sinatu berri du. Frantzian gaztaren kultura oso errotuta dago eta gaztagintzan duten ezagutza maila erreferentea da mundu mailan. Beraien ezagutza gurera hurreratzea da helburu nagusia.

Laurent Mons afinatzailearen eskutik, ikastaroak iraun zuen 3 egunetan zehar (irailaren 11tik 13ra), gazten afinazioaren inguruan jardun genuen eta azken egunean formakuntza saioa bertako bi gaztandegitara egindako bisitekin osatu zen. Ikastaroak arrakasta handia izan zuen, ordu gutxi batzuetan plaza guztiak bete baitziren. Hori dela eta, epe motzera bigarren edizio bat antolatuko dugu.

 








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS