castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Ekoizle txikiak, produktu handiak

2020/07/10

Leartikerrek urteak daramatza esneki sektoreko ekoizle txikien bidelagun izaten. Guztira 80 ekoizlerekin aritu da lanean eta produktu berriak garatzen laguntzeaz gain, horien dibertsifikazioa ere bultzatu du. Ondorioz, esneki-ekoizle txikien lehiakortasuna nabarmen hobetu da.

 

Halaber, beraien ekoizpen-prozesuan berrikuntza txertatzeko asmoa ere erakutsi dute. Gainera, Leartikerrek harreman zuzen eta estua mantentzen du ekoizleekin, eta horrek sektoreko beste elkarte eta erakundeekin lankidetza sare bat eraikitzea ahalbidetu du. Elkarlan horri esker, esneki-ekoizle txikien beharrizanak handituz doaz eta erronka berrien aurrean aurkitzen dira.

 

Azken finean, lankidetza sare horrek euskal gazta eta esneki artisauen kontsumoa bultzatzen du, eta, ondorioz, bertoko produktuak kontsumitzeak lurraldeko ekonomia sustatzen laguntzen du.

 

Guzti honen atzetik dauden pertsona, lana eta errealitatea erakutsi nahian, ondorengo bideoa egin du Leartikerrek:

https://www.youtube.com/embed/95SLhZgMv9Y








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS