2020/10/06
NUTFOOD elkarlaneko funtsezko ikerketa-proiektu bat da, 2020an abiarazia, Leartiker S.Coop. Zentro Teknologikoak gidatua eta ELKARTEK 2020 Programak diruz lagundua. Bertan, Neiker, EHU-UPV (Metabolomips taldea) eta Tecnaliak parte hartzen dute.
Nekazaritzako elikagaien sektoreari aplikatutako proiektua da, eta bere helburu nagusia nutrizio-kalitate hobea duten haragi- eta esneki-elikagaien kontsumoak pertsonen osasunean izan dezakeen eragin onuragarria ikertzea da, jatorrian animaliak elikatuz, dietan tokiko ekoizpeneko hazi oleaginosoak eta olioak sartuz.
Ikerketa-ildo nagusien helburua da hazi oleaginosoetatik abiatuta (koltza, lihoa eta ekilorea) txerriak elikatzeko pentsuak diseinatzea, haragian eta esnean gantz-azido interesgarri eta osasungarrien profila lortzeko, eta, ondoren, esnekiak eta haragi-produktuak garatzea, nutrizio-saiakuntza kliniko bat eginez, horien kontsumoak pertsonen osasunean duen eragin onuragarria ikertzeko.
Leartiker Elikagaien Teknologia
Elikagaien Teknologia Eraikina
tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com
Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
Leartiker Polymer R&D
Lea Artibai Berrikuntza gunea
tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com
Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)