castellano english

1 2 3 4 5 6 7 8 9
Bilatu
  Hasiera :: Leartiker :: Berriak

Leartikerrek lideratutako INTELOST proiektuan garatutako gailu medikoa balioztatzeko entsegu klinikoak hasi dira

2020/11/03

Leartikerrek lideratzen duen eta Biocruces (Bilbo-Basurtuko ESIa) eta Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean gauzatzen hari den INTELOST proiektuaren entsegu klinikoak azaroko lehen astean hasiko dira. Entsegu horiek 6 hilabetez luzatuko dira, eta Basurtuko Ospitaleko ostomiako pazienteen bizitza hobetzeko garatutako gailu pertsonalizatua eta sentsorizatua erabilera kliniko errealean balioztatzeko balioko dute.

Proiektu honen helburua ostomizatutako pazienteek (patologiaren bat edo osasun-konplikazioren baten ondorioz ebakuntza bat behar duten pertsonak, eta, ondoren, heste-edukiari irteera ematen zaiona, estoma izeneko abdomeneko horman egiten den irekidura baten bidez) maiz izaten dituzten hainbat arazo konpontzea da. Gaur egun merkatuan dauden gailuak, estomaren inguruan itsasten diren adabakiak, lauak dira; beraz, ez dira egokienak ebakuntzaren ondoren inguru horretan hernia nabarmenak dituzten pazienteentzat, ez baitzaizkie ondo egokitzen. TAC bidez lortutako eta ospitaletik ematen dizkien fitxategietatik abiatuta, Leartikerrek pazientearen sabelaldera egokitzen diren adabaki pertsonalizatuak egin ditu. Gainera, entsegu klinikoetan, adabaki horiek Deustuko Unibertsitateak modu berean fabrikatutakoekin alderatuko dira, baina askoz ere oldarkortasun gutxiago eta kostu txikiagoa duen eskaneatze-metodo batetik abiatuta egindakoak.

Adabaki pertsonalizatu horiekin batera, heste-edukian interesgarriak diren elektrolitoak kuantifikatzeko metodo berritzaile bat ere balioztatuko da, gailuan sentsoreak integratuz. Informazio horri esker, pazienteen deshidratazio- edo desnutrizio-kasuak saihestu ahal izango dira, berriro ospitaleratzeko beharra murriztuz.

Gailuaren garapenean elkarlanean hilabeteak eman ondoren, entsegu klinikoen ostean lortutako emaitzek zehaztuko dute proiektuaren arrakasta-maila, 2021eko ekainean amaituko dena.

 








Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS