2021/01/26
BARABELTZ familia-enpresak, bere produktuak dibertsifikatzeko ahaleginean, baratxuri beltz krema merkaturatu du. Barabeltz proiektua iaz hasi zen martxan eta ordutik baratxuri osoa merkaturatu dute soilik. Aurten, ordea, baratxuri beltzak merkatuan izaten hari den arrakasta ikusita, ekoizleak beraien produktua krema formatuan ateratzera animatu dira.
Produktu berri horrek baratxuri osoaren osagai berberak ditu, baina krema tankera izanda kontsumo eta kontserbaziorako egokiagoa da. Edozein jaki, entsalada, garnizio eta abarren ongailu gisa erabili daiteke. Baita gozogintzan pastel, tarta eta txokolatearen osagarri gisa ere; izan ere, zapore atsegina ematen dio produktu bukatuari.
Baratxuria oso ohikoa da gure gastronomian, ongailua izateaz gain mesedegarria ere baita gure osasunerako. Baratxuri beltza, ordea, produktu berria da, baina pixkanaka lekua egiten ari da merkatuan, Barabeltz bezalako proiektuei esker. Ekoizleen asmoa etorkizunean produktu berriak garatzea da, eta ezagutza, garapena eta berrikuntzaren inguruan egin beharreko lanetan Leartikerreko elikagaien teknologietako adituak dituzte bidelagun.
Baratxuri beltzaren ezaugarriak, erabilerak eta salmenta-puntuak ezagutzeko edota Barabeltz proiektuari buruzko informazio gehiago jasotzeko, sartu hemen.
Leartiker Elikagaien Teknologia
Elikagaien Teknologia Eraikina
tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com
Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
Leartiker Polymer R&D
Lea Artibai Berrikuntza gunea
tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com
Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)