castellano english

1 3 5 7
Bilatu
  Hasiera :: Elikagaien Teknologia :: Esnekiak
Aholkularitza teknologikoa
Gaztandegi artisauei egunerokotasunean laguntzen diegu, ekoizpen prozesuetako etengabeko aholkularitzan, indarrean dauden arau higieniko-sanitarioen aplikazioan, zein kontsumitzaileenganako informazioaren inguruko araudiarekin lotutako etiketen egokitzapenean.
Produktuen garapena: berrikuntza aplikatua
Gaztandegi artisauekin elkarlanean dihardugu berrikuntzaren aldeko apustua eginez, merkatu mailan lehiakortasuna bermatu asmoz produktu eskaintza erakargarri eta ezberdindu bat landuz.
Garatutako G+b proiektuak
Azkeneko 5 urteetan, gaztandegi zein sektorearekin erlazionaturiko erakundeekin elkarlanean esneki produktu berritzaileen garapenerako proiektuetan parte hartu izan dugu, I+G+b-ra zuzenduriko diruz lagundutako programen bitartez.
Gatzuraren birbalorizazioa
Gaztandegiekin elkar lanean, gatzuratik abiatuz balio erantsidun produktu desberdinak garatu ditugu, gatzura hondakin edo arazo bezala beharrean aukera gisa kontsideratuz. Garaturiko produktuak merkatuan daude dagoeneko.
Sektorera bideraturiko prestakuntza espezializatua
LEARTIKER- Elikagaien teknologiatik gaztagintza sektorera bideraturiko ikastaro espezializatuak antolatzen ditugu, ekoizpeneko atal desberdinekin eta esnekien merkaturatzearekin erlazionatutako gai desberdinak lantzen direlarik.
Esnekien planta pilotoa
LEARTIKER Elikagaien Teknologiak duen 800 m2-ko planta pilotoan, gaztak zein esneki desberdinak ekoizteko beharrezkoak diren ekipamenduz hornituriko gunea dago. Bertan produktu berrien prototipoak garatu eta aholkularitza teknologiko saio praktikoak burutzen dira.
Elkarte eta erakundeetan parte hartzea
LEARTIKER-Elikagaien Teknologia esne sektoreko elkarte ezberdinen kide da. Era berean, gaztandegi artisauekin elkar lanean aritzen diren erakunde eta agenteekin harreman estua mantentzen du.






FOODALGAE
H3DFood

Leartiker Elikagaien Teknologia

Elikagaien Teknologia Eraikina

tfnoa: +34 946169167
emaila: eat@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 19
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Leartiker Polymer R&D

Lea Artibai Berrikuntza gunea

tfnoa: +34 946169089
emaila: polymers@leartiker.com

Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

web-mapa| pribatutasuna| RSS